Borda Nekazal Etxea

Ongi etorri bero bat eskaini nahi dizuegu Borda nekazalturismotik. Gure etxea 1994. urtean zaharberritutako baserri bat da. Goierriko bailaran gaude, Aizkorri mendilerroaren eta Aralarko parke naturalaren erdigunean. Aukerazko lekua da atseden hartu, Euskal Herriko gastronomiaz gozatu eta naturaren sekretuak ezagutzeko. Gure zelaiaten bazkatzen duten behi Pireinaikoez gozatzeko primerako lekua da.

5 logela bikoitzez osatuta dago nekazaletxea, ohe gehikarria edo haur-sehaska gehitzeko aukerarekin. Gainerako ostalariekin partekatu daitekeen sukalde bat ere eskaintzen da.

Barnealdeko lasaitasunari uko egin gabe kostaldeko brisa sentitu ahalko duzu.  Interesguneetatik distantzia hauetara gaude:

N-1 autobidetik 3 Km-tara, Donostiatik 40 Km-tara, Bilbotik 85 Km-tara, Gasteiztik 70 Km-tara, Iruñatik 70 Km-tara.

GOIERRI IRUDITAN

Image
Image
Image
Image
Image
Image
 

Webgune honek Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure zaletasunekin zerikusia duen publizitatea erakusteko xedez informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek instalatzea onartzen duzula esan nahi du. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea galarazi dezake. Dena den, kontuan izan beharko du ekintza horrek web-orrian nabigatzeko arazoak sor ditzakeela