Baserriko produktuak

Gure baserrian jaiotako txekorrak hazten ditugu. Baserri inguruko zelaietan hazten dira amaren esnea 6-7 hilabete arte hartzen dutelarik. Transgenikorik gabeko zereal naturala eta belarra janez elikatzen dira. Baserri inguruko zelaietan hazten dira gure txekorrak. Txekorren hazkuntza, elikadura eta osasuna kontrolatzen duten erakundeek, gure haragiaren kalitatea bermatzen dute.
Pack salmenta:

Hutsean ontziratutako 5kg-ko haragi paketeak saltzen ditugu. Honen barnean, banakako 8 pakete etortzen dira; bakoitza 600g-koa eta hutsean ontziratua:

-Txuleta

-Txekorraren atal desberdinetatik eratorritako 3 xerra pakete

-Saiheskia

-Haragi xehetua

-Zankarroia

-Egosteko haragia

5kg-ko paketeak 65€-ko prezioa du. Pakete honen tamaina, edozein hozkailutan sartu dadin diseinatuta dago. Txekor erdi edo laurdenak ere saltzen dira enkarguz. Erosleak nahiko balu hutsean ontziratzeko aukera badago (prezioa kg kopuruaren eta hutsean ontziratzeko aukeraren araberakoa izango da).
Image
Image
Image
Image
 

Webgune honek Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure zaletasunekin zerikusia duen publizitatea erakusteko xedez informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek instalatzea onartzen duzula esan nahi du. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea galarazi dezake. Dena den, kontuan izan beharko du ekintza horrek web-orrian nabigatzeko arazoak sor ditzakeela